viernes, 18 de abril de 2008

Blog-aren aplikazio didaktikoak

Pilar Etxebarria Leioako Berritzeguneko aholkulariak egindako blog-ari buruz hitz egingo dut. Bertan sartu eta irakasle ezberdinek egindako proiektuak eskeintzen ditu. Josean Meokik eta bere beste lagunekin batera burutzen duen webgune baten berria ematen digute: Txoko GPS-a.Proiektu hau estuki dago erlazionatuta hezkuntzarekin. Pilarrek ere komentatzen du eman den aurrera pausua euskal blog-ekin, eta guztia hau irakasleei esker izan da: Niane Gernikako irakaslea blog berri bat estrenatu du hurrengo gaiarekin "Gernika- Urdaibai"; Sopelako institutoan dagoen Javier Bilbatuaren bloga. Matematikako bideoak kokatzen ditu...
Azaroan ikasblogger topaketa egon zen, bertan irakasleen iritziak agertzen dira ere.
Matematika kutxaren barruan Donostiko Lauaizetako Ramon Iriondo irakaslearen proiektua da. Bere ikasleei zuzendutako gunea, matematikako atal batzuetan azalpenak, ariketak eta problemak egiteko aukera ematen die. Azalpen eta problemen ebazpenak, jaitsi ditzakegun aurkezpenen bidez aurkezten dira, efektu ikusgarriagoa lortzeko. Ikasleek ere parte har dezaketen beren txokoan. Tokian, Algebra, geometria, kalkuloa, problemak eta joku matematikoak aurkitzen dira eta bi blogekin osotzen da. Blogetan, irakasleak problemak eta jokoen proposamenak luzatzen dizkie eta ikasleek irtenbideratzen dituzte komentarioen bitartez.
Honetaz aparte pagina honetan blog ezberdinak agertzen dira gai ezberdinak jorratuz: zientzia blog-ak, Getxoko koloreak....
Aipatu behar dut "Hasiera atala" agertzen da eta bertan Pilarrek "zientzi-irudiak" eratu du. Hilero bilduma txiki bat jarri nahi du, gehien gustatu-hunkitu-harritzen dioten irudiak.

Hurrengoko web orrialdean, euskara arloa lantzeko blogaren erabilgarritasuna ezagutzea ... irakaskuntzan: justififikazio teorikoa, aplikazio didaktikoak, arlo ezberdinetako adibideak. ... agertzen da. Eusko jaurlaritzak egindako orrialdea da eta bertan bai Araba, Bizkaia eta Gipuzkoareko informazioa eskeintzen da. Hemen lehentasun ildoak, prestakuntza jarduerak...agertzen da.


Azkenengo web orrialdean, irakaskuntzako ia maila guztietan, blogaren erabilera gero eta zabalagoa dela aitortzen digute .... eta blogek izan ditzaketen aplikazio didaktikoak aipatzen dira. Hauen erabileraren adibide ezberdinak agertzen dira: El cuaderno del profesor, San Fermin eskolaren bloga...

1 comentario:

xagra dijo...

Bitxia, benetan! Aipatzen dituzun helbideen artean, guera, (EIBZ) azaltzen da, zehatzago, oraindik bukatu gabe dagoen orri bat.
Blogintza ikastaroaren barruan osatzen ari garen zerrenda bat da, sarean konturatu gabe jarri genuena. Hemendik gutxira bukatuta eta antolatuta egongo da, mementoz, ideia batzuk besterik ez.

Laster arte