jueves, 15 de mayo de 2008

2008ko Maiatzaren 15a, osteguna

Gaur klase praktikoan animazioa nola sartu dezakegu power point-ean ikasi dugu. Honekin askoz ere dinamikoa eta erakargarria gelditzen da gure power point-a.
Elementu ezberdinak erabili ditzazkegu animazioa lortzeko: elementuen mugikortasuna, soinuekin efektu ezberdinak egitea... Oso baliogarria dela uste dut gauza ezberdinak egiteko: ipuinak, ariketak, unitate didaktikoak...

sábado, 10 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgelan

Berez, Manuel Area Moreirak (unibertsitateko irakaslea) hitz egiten du, zelako beharra duen LOE curriculum-a fusionatzeko alfabetizazio informala eta alfabetizazio digitala.
Berak komentatzen duen moduan, gaur egun alfabetizazioa ez da irakurtzen eta idazten jakitea soilik, gure gizarteak bestelako eskakizunak ditu eta horretarako alfabetizazio digitala beharrezkoa da. Honek datza, umeek ikasi behar dute modu inteligente batean, teknologiak erabiltzen: informazioa bilatzeko, analisiak egiteko, informazioa aukeratzeko eta hauek hezkuntzarenkin erlazionatuta dauden konpetentziak dira.
Hasieran aipatu dudan moduan, ezinbesteko da fusionatzea alfabetizazio informala eta digitala, baina Manuelek dioenez, eta ni guztiz ados nago berarekin, ez da nahikoa beraien izendapena curriculum-ean egotea, praktikan jarri beharko lirateke. Baina momentuz konpetentzia hauek modu konplexu batean aurkeztuta daude gelan eta praktikan jartzeko bestelako gauzak behar dira: laguntzak, irakasleen formakuntza...

Teknologia edo metodologia?

Bideaon agertzen da betiko eskola bat, non irakaslea biderkatzeko taula erakusten ari da. Erabiltzen duen metodoliga memoristikoa da, behin eta berriro biderkaketak errepikatzea.
Bat-batean, irakasle bat gelan sartzen da eta ordenagailuak klasean erabiltzeko proprsatzen ditu, bertan gertatzen ari dena ez zaiolako oso didaktikoa iruditzen.
Aste gutxi batzuk pasa ostean, klasera ordenagailuak ekartzen dituzte, ikasle bakoitzarentzako bat.Baina iharduera berdina da, umeek biderkaketak ordenagailuan dituzte eta behin eta berriro errepikatzen dituzte, irakaslea berriro ere metodologia memoristikoa erabiltzen ari da.
Berez teknologia berriak ez dute ezertarako balio gure metodoak ez badira aldatzen. Irakasle batek teknologia berriak erabiltzen ikasi dezake, baina metodologia berriak ez baditu ikaste eta aplikatzen ez du ezertarako balio.

2008ko Maiatzaren 8a, osteguna

Gaurko klase praktikoan power point bat egin dugu. Bertan irudiak eta soinuak jarri ditugu. Irudiekin eta soinuekin umeentzako ariketa bat proposatu dugu, diapositiba batetik bestera salto eginez. Gero gure ahotsa grabatu dugu ariketaren ari jarraitzeko.
Esan behar dut gauza asko ikasi ditudala: ahotsa grabatzen, diapositiba batetik bestera salto egiten....
Klase teorikoa ez dugu eduki eta unitate didaktikoaren inguruan egon gara berba egiten.

lunes, 5 de mayo de 2008

2008ko Apirilaren 24a, osteguna

Gaur klase praktikoan aritu gara ikaskideen blog-ak gurean sartzen, link baten bitartez, modu honetan guk ere irakurri dezakegu bertan idazten dutena. Lehendabizi irakasleak gure blog guztiak berean sartu ditu eta gero guk hasi gara gauza berbera egiten.

Klase teorikoan berriz, komentatgzen jarraitu dugu zelako eragina duten gizartean zein hezkuntzan teknologia berriek.

viernes, 18 de abril de 2008

Blog-aren aplikazio didaktikoak

Pilar Etxebarria Leioako Berritzeguneko aholkulariak egindako blog-ari buruz hitz egingo dut. Bertan sartu eta irakasle ezberdinek egindako proiektuak eskeintzen ditu. Josean Meokik eta bere beste lagunekin batera burutzen duen webgune baten berria ematen digute: Txoko GPS-a.Proiektu hau estuki dago erlazionatuta hezkuntzarekin. Pilarrek ere komentatzen du eman den aurrera pausua euskal blog-ekin, eta guztia hau irakasleei esker izan da: Niane Gernikako irakaslea blog berri bat estrenatu du hurrengo gaiarekin "Gernika- Urdaibai"; Sopelako institutoan dagoen Javier Bilbatuaren bloga. Matematikako bideoak kokatzen ditu...
Azaroan ikasblogger topaketa egon zen, bertan irakasleen iritziak agertzen dira ere.
Matematika kutxaren barruan Donostiko Lauaizetako Ramon Iriondo irakaslearen proiektua da. Bere ikasleei zuzendutako gunea, matematikako atal batzuetan azalpenak, ariketak eta problemak egiteko aukera ematen die. Azalpen eta problemen ebazpenak, jaitsi ditzakegun aurkezpenen bidez aurkezten dira, efektu ikusgarriagoa lortzeko. Ikasleek ere parte har dezaketen beren txokoan. Tokian, Algebra, geometria, kalkuloa, problemak eta joku matematikoak aurkitzen dira eta bi blogekin osotzen da. Blogetan, irakasleak problemak eta jokoen proposamenak luzatzen dizkie eta ikasleek irtenbideratzen dituzte komentarioen bitartez.
Honetaz aparte pagina honetan blog ezberdinak agertzen dira gai ezberdinak jorratuz: zientzia blog-ak, Getxoko koloreak....
Aipatu behar dut "Hasiera atala" agertzen da eta bertan Pilarrek "zientzi-irudiak" eratu du. Hilero bilduma txiki bat jarri nahi du, gehien gustatu-hunkitu-harritzen dioten irudiak.

Hurrengoko web orrialdean, euskara arloa lantzeko blogaren erabilgarritasuna ezagutzea ... irakaskuntzan: justififikazio teorikoa, aplikazio didaktikoak, arlo ezberdinetako adibideak. ... agertzen da. Eusko jaurlaritzak egindako orrialdea da eta bertan bai Araba, Bizkaia eta Gipuzkoareko informazioa eskeintzen da. Hemen lehentasun ildoak, prestakuntza jarduerak...agertzen da.


Azkenengo web orrialdean, irakaskuntzako ia maila guztietan, blogaren erabilera gero eta zabalagoa dela aitortzen digute .... eta blogek izan ditzaketen aplikazio didaktikoak aipatzen dira. Hauen erabileraren adibide ezberdinak agertzen dira: El cuaderno del profesor, San Fermin eskolaren bloga...

jueves, 17 de abril de 2008

2008ko Apirilak 17, osteguna

Klase praktikoa:

Gaur gure klase praktikoan blog-a apaindu dugu. Hasteko gure argazki bat jarri dugu eta gure perfilean datu pertsonalak idatzi ditugu.
Gero ikasi dugu erlojua jartzen, web orrialde batera jo dugu eta nahi izan dugu erlojua aukeratu dugu, orduan jarri eta gure blog-era itzatzi dugu.
Gaur oso interesgarria iruditu zait klasea, aukera izan dugulako gure modura apaintzeko gure blog-a, gauza ezberdinak eta interesgarriak ikasi ditugu.